XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gauza oien eragiñez sortutako tratua zan, zalantzarik gabe, trukabesa.

Garai artako errotari askok, okindegi, goxotegi eta olamoduzko etxeren batekin edukitzen omen zuten trukabesa, eta Pello Errotak ere bazuan berea Aiako Portitxa okindegiko nagusiarekin.

Pellok, errotaria zanez, era ontan egiten zuan bere trukabesa.

Konporta zan bere errotaren izena; bertan gurdia irin-zakuz kargatu, gurdiari idi bakarra lotu, ari atoia edo puntakoa egiteko asto aundi bat jartzen omen zion, eta Asteasutik Aiara.

Gutxienez bi ordu t'erdi bearko zituan bide ori igarotzen, eta zenbait girotan geiago.

Amaika aldiz ederki aspertuta iritxiko zan gixaraxoa.

Ala ere umore onean askotan azaltzen omen zan.

Era ontan egin oi omen zuan okindegiko gora-bera.

Eguerdi inguruan askotan iritxi, eta orduan iriñak Portitxaene artan utzi.

Berriz gari zama gurdian jarri, eta okindegi orrek aldamenean bere ostatua omen zuan.

Pellok geienetan arrantxo pixka bat bertan egiten zuala esaten zuten gure aurrekoak.

Nik gure aita zanari askotan entzun nizkion Pelloren kontuak.

Naizta bide askoan nekatuta etorri, arrantxo pixka bat egin ezkero, asko tentatu bearrik etzuala edukitzen bertsotan asteko.

Eta, batzuetan arrantxoa eginda eta besteetan egin gabe, gurdia gariz kargatu eta berriro Asteasura.

Aruntza eta onuntza, irtenaldi bakoitzean bost bat ordu bidean egiñez, eta ori giro onarekin or nonbait.

Euria, aizea eta txingorra ari zanean, zer izango ote zan aren ibillera?

Jantzian ere garai artan etzan aukera aundirik izango.

Bruxa kaskarren bat, eta zakua bizkarretik euria zanean.

Bizi bearrak lanak ematen ditu, eta Pellok ere etzuan musu-truka izango, ikusten danez.

APAIZAREKIN

Pello Errotak astean bi itzuli-edo egiten omen zituan bere trukabesa lan orretan.

Beti etzan berdin ibiliko.

Baña olamoduz esaten zuten aren berri zekitenak.

Batzuetan, igande edo jai egunetan ere egiten omen zuan bere karraioa, eta alakoetan Aian amarretako meza entzuten omen zuan.

Apaizak ere bazekiten Pelloren berri.

Igande batez, meza ori eman zuan apaiza kamioan pasiatzen zebillela, oitura baño beranduago noski, Pello orduan omen zetorren bere idi eta gurdi; eta apaizak, zirikatu asmoz, onoko puntu au jarri omen zion:

Eta Pellok erantzuna: